Amaurre munduan

Ikasleen hizkuntza gaitasunak garatzea eta hobetzea da ikastetxearen helburua, betiere egungon curriculum-esparruaren arabera irakatsitako hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa).

Erasmus+

Erasmus+ Europako Hezkuntza, Gaztedia, Kirola eta Kultura Batzordearen programa bat da, eta helburu du hezkuntzaren hobekuntza eta nazioartekotzea sustatzea, Europako funtsen bidez finantzatutako hainbat proiekturen bidez.

Amaurrek Erasmus+ programan parte hartzen du, eta, horrela, Europako beste ikastetxe batzuekin batera nazioarteko proiektuetan parte hartzeko eta atzerrian diruz lagundutako egonaldiak egiteko aukera ematen die ikasle guztiei.

Gaur egun, bi proiektu hauek dauzkagu martxan:

  • Lehen Hezkuntzan

    “SOS Save Our Second Languages”, Irlanda, Malta eta Finlandiako ikastetxeekin.

  • Bigarren Hezkuntzan

    Building Bridges”, Maltako eta Irlandako ikastetxeekin.

Erasmus+

Cambridge

Cambridgeko azterketak ingeles maila ziurtatzeko diplomarik ezagunenetako bat dira mundu osoan. Gaur egun, 25.000 gobernuk, unibertsitatek eta enpresak baino gehiagok onartzen dituzte.

Amaurren, Lehen Hezkuntzatik hasita prestatzen ditugu gure ikasleak azterketetarako, eta, horrez gain, ikastetxe aztertzaile ofiziala gara; beraz, azterketak ikastetxean bertan egiten ditugu, eta hori erosotasun handia da ikasleentzat eta familientzat. Gainera, deialdiak irekiak dira, eta, gure ikasleek ez ezik, Cambridgeko titulu ofizial bat lortu nahi duen edonork egin ditzake azterketak.

Kids&Us

Ingelesa bultzatzeko asmoarekin, Amaurren eskolaz kanpo jarduerak eskaintzen ditugu Kids&Us-ekin, 0 urtetik aurrera. Kids&Us-ek murgiltze ludikoko metodologia propioa du, eta askotariko jarduerak eskaintzen ditu, txikienentzat nahiz Cambridge-ko maila aurreratuko azterketak egin behar dituztenentzat.

AteIrekiak2024

Gure ikastetxea ezagutu nahi duzu?

945 393544
info@amaurre.eus