Amaurre. Ama. Aurre. Urre. Haur. Ur.

Amaurre gu gara. Zu zara.

Amaurre. Ama. Aurre. Urre. Haur. Ur.

Amaurre somos nosotros. Eres tú.


AMAURRE

Amaurre amaren iturri gozoa da. Iturburua. Sorburua. Bizitzaren hasiera emankorra. Lehenbiziko pausoak. Lehenbiziko hitzak. Negarrak eta pozak. Amaren babesa eta errespetua. Altzo gozoa. Magala. Zabala.

Amaurre ura da. Munduan bizitza egon dadin premiazkoen zaigun lehengaia. Ura. Hau, hori eta hura elikatuko dituen ura. Bertakoa. Freskoa. Herriko iturri biziaren txorrota. Gure jakintzarena eta historiarena. Pertsonaren sakoneko oinarriak piztuko dituena.

Amaurre haurren eskola ere bada. Biharko neska-mutilak, gizon emakumeak, izango diren haurrak. Gizalegez, zintzotasunez, umiltasunez, zuzen eta harro haziko dituen zuhaixka gazteak.

Amaurre gure urrea bilatzeko erreka da. Harri bitxiak galdu nahi ez dituen galbahea. Harri guztiak bitxiak zaizkigulako. Bakoitzak bere distira duelako. Denok kabitzen garen kabia. Denok elkarren bila gabiltzan eremua. Elkar aurkituko dugun lekua. Eta bereziki, norberak norbere burua askatasunez aurkitzeko gunea.

Amaurre elkarrengandik urre egotea da. Gertu. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak familia giroan. Elkarri hitz eginez eta entzunez. Egoera bakoitzean erantzukizunez jokatuz.

Amaurre bizitzari aurre egitea da. Etorkizunari orainetik aurre hartzea. Bizitzarako beharrezko tresnak izatea. Abiadura handian etengabe aldatzen ari den mundu zabal honetara moldatzeko prest egotea. Oinak Amurrion eta begirada munduan izatea. Dauden lekuan egonda, aniztasunetik komunitate egiteko konpromezua duten munduko herritarrak heztea.

AMAURRE

Amaurre es dulce fuente materna. Manantial. Origen, principio fértil de la vida. Primeros pasos. Primeras palabras. Llanto y alegría. Amparo y respeto maternal. Dulce regazo. Refugio. Cobijo.

Amaurre es agua, es elemento necesario para la vida. Esencial para todos. Agua de nuestra fuente, fresca. Es fuente viva del pueblo, de nuestro conocimiento y de nuestra historia: nutre nuestras raíces profundas.

Amaurre es también el colegio de la infancia: de niñas y niños que serán las mujeres y hombres del mañana. Jóvenes árboles que crecerán con respeto, honestidad, humildad, integridad y dignidad.

Amaurre es el arroyo en el que descubrimos nuestro oro. Es el tamiz que se esfuerza por retener las piedras preciosas. Porque todas las piedras son preciosas para nosotros. Porque cada una tiene su brillo. Es el nido donde todos tenemos cabida. Donde nos buscamos. Y donde nos encontramos. Es el lugar donde cada uno puede encontrarse a sí mismo libremente.

Amaurre es estar cerca unos de otras. Acompañarnos. Alumnado, profesorado y madres y padres. En familia. Hablándonos y escuchándonos mutuamente. Actuando con responsabilidad en cada situación.

Amaurre es afrontar la vida. Ganar terreno al futuro desde hoy mismo. Contar con los recursos necesarios para la vida. Estar preparados para un mundo en constante y vertiginoso cambio. Tener los pies en Amurrio y la mirada en el mundo. Educar a ciudadanos del mundo que, estén donde estén, asuman el compromiso de construir comunidad a partir de la diversidad.

Amaurre. Ama. Aurre. Urre. Haur. Ur.

Amaurre gu gara. Zu zara.

Amaurre. Ama. Aurre. Urre. Haur. Ur.

Amaurre somos nosotros. Eres tú.