0
urte hezkuntzan
0
IKASLE
0
hezitzaile

D eredua ingelesarekin

2030 Agenda: Natura errespetatuz eta maitatuz ikastea
Gure planeta denon etxea da. Eta gure zeregina da hura zaintzea.
2030 AGENDA
Amaurretik mundura, Erasmus+ programari esker
Bidaiatuz ikastea, Europako beste ikastetxe batzuekin trukeak eginez.
ERASMUS+
Previous
Next

Prestatzea eta eraldatzea

Ezagutzan oinarrituta prestatzea, ekintzailetzaren bidez eraldatzeko. Balioetan oinarrituta presatzea, konpromisoz eraldatzeko. Pertsonak prestatzea, gizartea eraldatzeko.
Pertsona bakoitzak bizileku izan nahi duen mundua eraikitzen du. Eraiki hemen zurea.

Hezkuntza Proiektua

Amaurre Txiki
(0-2 urte)

AMAURREN, ETXEAN BEZALA.
LEHENENGO URRATSAK, HOBETO ELKARREKIN.

Amaurren, pertsona bakoitzaren garapen aukeretan sinesten dugu, bakoitzaren talentu eta jakin-nahi berdingabeak aintzat hartuta, eta ingurune abegitsu eta hurbil bat eskaintzen dugu, ikasle bakoitza bere osotasunean garatu dadin eta bere bidea egin dezan.

Kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu, eta, horretarako, bi osagai hauek uztartzen ditugu: prestakuntza akademiko sendoa eta giza alderdiaren zaintza. Horrela, oinarri sendoak dituzten eta gizartea hobetzeko eta gure ingurunea zaintzeko gai diren pertsonak garatzen laguntzen dugu.

Amaurre Txiki
Infantil

Haur Hezkuntza
(3-5 urte)

JOLASA ETA IKASKUNTZA ESKUTIK DOAZ.
HANDIA EGITEN ARI NAIZ?

Adin tarte honetan sortzen dira haurren zirkuitu neuronal gehienak, ondorengo etapetan euren potentzial guztia garatzeko beharko dituztenak, eta, beraz, pertsonaren garapeneko funtsezko unea da.

Badakigu haurren garapena ezin hobea izateko funtsezkoa dela ingurunea abegitsua izatea, helduak erne eta inplikatuta egotea, eta psikomotrizitatea, hizkuntza aberatsa eta zenbakien kontzientzia sendoa sustatzea.

Lehen Hezkuntza
(6-12 urte)

GURE TXIKIAK, HANDITZEN-HANDITZEN.

Ikasleak 6 urte dituztela iristen dira Lehen Hezkuntzara, eta, amaitzean, 12 urte izango dituzte. Jauzi handi bat euren bizitzan!

Etapa honetako helburua da ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak garatzea, bizitzako edozein arlotan moldatu ahal izateko. Arlo akademikotik giza alderdira, maila indibidualetik sozialera. Gero loratuko denaren oinarriak finkatzen dira etapa honetan; beraz, garrantzitsua da oinarria sendoa eta emankorra izatea.

Primaria

DBH (12-16 urte)

3, 2, 1… MUNDURA IRTETEKO PREST!

Nerabezaroa iraultza fase bat da gure ikasleen bizitzan, eta, ikastetxean igaroko duten azken etapa den arren, badakigu haien bizi proiektuen hasiera izango dela. Horregatik, garrantzitsua da gure ikasleak prestatuta ateratzea, aukeratzen duten bidea edozein dela ere.

Etengabe aldatzen ari den mundu globalizatu batean bizi eta lan egin beharko dute, eta konpromiso sozialaren araberakoa izango da aurrean jartzen zaizkien erronka handiek hartuko duten norabidea.

Matrikulazioa

GURE ATEAK, BETI ZABALIK
Jarri gurekin harremanetan, eta pozik hartuko zaitugu.
Extraescolares

Eskolaz kanpoko jarduerak

Hezkuntza ez da eskola orduetan bakarrik gertatzen den zerbait. Amaurren, hezkuntza integrala eskaintzen dugu, maila akademikotik harago, eta garrantzi berezia ematen diegu familiekin partekatutako espazioei eta eskolaz kanpoko jarduerei, gure ikasleei askotariko hezkuntza esperientzia bat eskaintzeko. Besteekin batera ikasten dugulako eta une oro ikasten ari garelako.

Amaurre munduan

XXI. mendean, maila lokala eta globala eskutik hartuta doaz. Eta Amaurren, horren jakitun, gure ikasle eta familia guztien eskura jartzen ditugu atzerriko hizkuntzak ikasteko dauzkagun baliabide guztiak, eta Europar Batasuneko herrialde guztietako ikastetxeekin trukeak egiteko aukera ere ematen dugu. Bidaiatuz ikasteko aukera paregabea.

Erasmus+

ERASMUS+

Cambridge

CAMBRIDGE

Kid&Us

Kids&Us